Triatloian izena emateko epea zabalik dago

Baleike 2013ko uzt. 29a, 11:03

Irailaren 7an jokatuko da Zumaiako triatloia. Esprint distantziako triatloia Gipuzkoako Txapelketa izango da aurten, Euskal Herriko zirkuituaren barruan. Gainera, iaz bezala, aurten ere triatloi herrikoia jokatuko da. Batean zein bestean izena emateko aukera zabalik dago jadanik, www.triatloi.org webgunean.

Esprint distantziako triatloiaren jakingarriak

Irailaren 7an jokatuko da, larunbata, arratsaldeko 18:15ean neskak eta 18:30 mutilak.

Osatu beharreko lana: 750 m igeriketa (Ibaian); 20 km bizikletan (Zumaia-Aizarnazabal-Zumaia); 5 km korrika (herri barruko zirkuitua).

Izen ematea: Federatuek 27 € txip-aren alokairuarekin eta 25€ txiparen alokairurik gabe. Ez federatuak 37 € txiparen alokairuarekin eta 35€ txiparen alokairurik gabe.

BTT-ko bizikleta ez dago baimendua.

Triatloi herrikoiaren jakingarriak

Irailaren 7an jokatuko da, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.

Osatu beharreko lana: 350 m igeriketa (Ibaian); 10 km bizikletan (Zumaia-oikia-Zumaia); 2.5 km korrika (herri barruko zirkuitua).

Izen ematea: 22 € txip alkilerrarekin eta 20€ txip alkilerrik gabe.

BTT-ko bizikletarekin irtetzea baimendua dado.

Federatua ez dagoen jendearentzeko lasterketa da.