Zumaiarrak Donosti Cup lehiaketan

Baleike 2013ko uzt. 5a, 10:03

 

Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrez osaturiko talde batek Donosti Cup futbol lehiaketan parte hartu du. Benjamin mailako txapelketan parte hartu dute oso emaitza bikainak lortuz. Hiru partidu jokatuta euren taldean bigarren sailkatu dira eta goizean final zortzirenetan San Ignacio Ikastetxeko taldeari 10-0 gailendu eta gero, arratsaldez, final laurdenetan Donostiako Vasconia taldearen aurka 3-1 galdu dute.