Jose Mari Larrañaga eta Joxe Etxeberria apaizak omenduko dituzte larunbatean

Baleike 2013ko eka. 26a, 08:59

Hainbeste urtetan kristau-elkarteen zerbitzura egon diren Jose Mari Larrañaga eta Joxe Etxeberria apaizak Zestoara eta Donostiara erretiratu berriak dira. Hori dela-eta, San Pedro Egunean Zumaiako parrokian, 11:30etan ospatuko den Meza Nagusian, eskerrak eman eta agur esango zaie, Aizarnazabal, Artadi, Oikia eta Zumaiako parrokien izenean. Denak daude ospakizun horretan parte hartzera gonbidatuak, "Jose Mari eta Joxeri eskerrak eman eta agur esateko".

Bestalde, ekainaren 30etik aurrera, Zumaian igande eta jai-egunetan meza bakarra izango da, goizeko 11:00tan, elebiz. Larunbat eta jai-bezperako meza, arratsadeko 7:30etan izango da, euskaraz.