Artisauen eta elikagaien azoka egingo da igandean plazan

Baleike 2013ko eka. 21a, 14:38

Urteroko legez, artisauak beheko plazan elkartuko dira beraien produktuak saldu eta lana nola egiten duten erakusteko. Igandean egingo da artisauen eta elikagaien azoka, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Produktu hauekin lan egiten duten artisauen postuak izango dira plazan: Egurra, zilarra, beira, bitxiak, otargintza, zapatari, kremak eta ukenduak, larrua, esmaltea, jaboiak, harrizko irudiak, keramika, egundegia. Jakiak ere izango dira: euskal pastela, gazta, Licores Baztan, eztia, kontserbak eta taloak.

Bi tailer ere izango dira. Bat, 11:00etatik 13:00etara, slow tailerra haurrentzako zuzendutakoa eta pastak egingo dituztena, eta bigarren bat pitxiak egiteko.

Horrez gain, Baerritik.com elkarteak Urolako nekazarien berri eman eta produktuak saltzeko postua ere izango du.

Arratsaldean, 19:00etan, Melissa and the Jacks taldearen kontzertua izango da Torreberri azpian.