Zumaiako Triatloi Taldea, dena emateko prest

Baleike 2013ko eka. 6a, 10:23

 

Zumaiako Triatloi Taldeak (ZTT) aurpegi beteranoak eta berriak biltzen dituen taldea aurkeztu berri du. ZTT ordezkaritza bat larunbat honetan Zarauzko triatloian izango da.

Hasi berria den denboraldiko triatloi guztietan izan da ZTTko ordezkaritza zabala eta azpimarratzekoa da Bilboko triatloian Iñaki Gabarainek lortutako hamargarren postua. 600 kirolari utzi zituen atzean ZTTko ordezkariak.

Distantzien arabera, helburu desberdinak izango dituzte taldekideek. Distantzia luzetako probetan ere partaide izango dira. Hala, uztailean Gasteizen egingo den Ironman distantzian izango da Zumaiako ordezkaritza bat, eta baita irailean Galesen egingo denean ere.

Hasteko, larunbat honetan, ekainak 8, Zarauzko triatloia jokatuko da. 14:00etan aterako dira parte-hartzaileak Getariako hondartzatik. Proba honetan ere ZTTko ordezkaritza izango denez, aukera ederra da arratsalde pasa Zarautzera joan eta Zumaiako kirolariak animatzeko.