Piriniotarako irteerako izen-emate epea astebete luzatu du Inda-Mendik

Baleike 2013ko eka. 5a, 08:56

Sanpedrotako asteburuan Piriniotara joango dira Inda-Mendikoak. 28an atera eta 30ean bueltatuko dira. Izenak rmateko epea amaitu da, baina astebete luzatuko duteoraindik lekua dagoelako.

Baqueirako Himalaia hotelean (pentsio erdian) egingo dute ostatu eta bi irteera egingo ditugu: bat larunbatean eta bestea igandean.

Prezioak hauek dira: bazkideak 160€ eta ez-bazkideak 190 €. Beti bezala diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) 30350037440370007083 kontuan egin behar da. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Izena jarri ahaztu gabe.