Pilota txapelketako ligaxka amaitu da

Baleike 2013ko eka. 3a, 15:37

Pasa den ostiralean jokatu zen esku pilota txapelketa herrikoiaren ligaxkako azken jardunaldia. Ostiral honetatik aurrera, txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira.

Azken jardunaldian honako emaitzak izan ziren:

Olasagasti-Aizpurua, 21 - Iribar-Ruiz, 22

Bracamonte-Oliveira, 20 - Odriozola-Alkorta, 22.

Finalaurrekoetara pasa diren bikoteak aurreko laurak dira. Finalaurrekoak ostiralean hasiko dira jokatzen eta denek denen aurka jokatuko dute.