Xabier Gallastegik kargua hartu du EAJ-PNVko zinegotzi bezala

Baleike 2013ko mai. 31a, 08:30

Xabier Gallastegi Idigorasek EAJ-PNVko zinegotzi kargua hartu zuen asteazken iluntzean egin zen ez ohiko plenoan. Lan arazoak medio zinegotzi kargua utzi zuen Ana Arranzen leku hartu du EAJren udal taldean.

51 urte ditu eta Arkitekto Teknikoa eta Prebentziorako goi mailako teknikaria da, segurtasunean aditua. 17 urteetan udal arkitekto teknikoa izan da Soraluzeko eta Arrasateko udaletxeetan. Azkenengo 11 urtetan profesional autonomo bezala lanean aritu izan da. 1991-95 legealdian Bergarako udaletxeko Hirigintza eta Ingurugiroko Batzordeburua izan zen EAJren zerrenda barruan. EAJ-PNVko bazkidea da eta 2010etik bizi da Zumaian.