Irakasle holandarrak Maria eta Jose Ikastetxean eleaniztasuna inguruko esperientziak ezagutzen

Baleike 2013ko mai. 24a, 12:03

Maiatzaren 22an, Frisiatik etorritako 19 irakasle holandar Maria eta Jose Ikastetxean bisitan izan dira eleaniztasuna nola lantzen den ezagutu eta aztertzera.

Jai giroan ospatuko dute gaur Maria eta Jose Ikastetxean Joakina Deunaren Eguna

Frisia Herbehereetako  hamabi probintzietako bat da eta probintzia honetako Lehen Hezkuntzako 19 irakasle UPV-EHU unibertsitatearen kanpusean aurkitzen dira  Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzitako  Research Group on Education Multilingualism ikerketa taldeak gonbidaturik.

Irakasle talde honek Frisiako  Lehen Hezkuntzako eskoletan egiten du lan. Frisian hirueleko hezkuntza lantzen da, hau da, frisiera, holandarra eta ingeleran ematen da irakaskuntza nahiz eta Lehen Hezkuntzan frisierak ez duen presentzia handirik.

Irakasle talde hau Euskadiko Ikastetxeetan eleaniztasunaren inguruan dauden esperientziak gertutik ezagutzera etorri dira. Maria eta Jose Ikastetxera egin duten bisitan ikastetxeko funtzionamendua, hizkuntzen irakaskuntza nola egin eta bideratzen den, antolaketa,.. ezagutu eta aztertu dute. Geletan egon dira eta ikasleek euskara, agztelera eta ingelera nola lantzen duten ikusi ahal izan dute.