Arritokietara igoera egingo da bihar bizikletan

Baleike 2013ko mai. 24a, 10:22

Udal kirol patronatoak, Zumaiako Txirrindulari Elkarteak eta Sastrakas MTB-k antolatuta, II. Arritokietara igoera egingo da bihar. Beheko Plazatik irten eta aldapan gora egin beharko dute parte-hartzaileek.

Goizeko 9:30ean hasita, ginkana egingo da benjamin mailako txirrindularientzako. 10:15ean, alebin eta infantil mailakoen igoera hasiko da. Kilometro bat egingo dute erlojuaren aurka, plaza eta Arritokietako elizatxora bitartean. Jarraian, 10:30ak aldera, kadeteen, jubenilen, nagusien eta beteranoen txanda izango da. Hauek bi kilometroko bidea egingo dute; amaiera Andika baserrien hurbil egongo da.

Haurrek beraien eskoletan eman dituzte izenak. Besteek Lubakin dute oraindik izena emateko aukera; epea gaur arratsaldean amaituko da.