Belaontziek baldintza meteorologiko gogorrei aurre egin zieten

Baleike 2013ko mai. 24a, 09:07

Pasa den asteburuan jokatu zen Gipuzkoako VIII. Bela Txapelketan Getariako Ai-Ama ontzia izan zen garaile IRC maila nagusian. Jokatu ziren hiru frogetan, Salvador Manterolak eta bere eskifaiak, parte hartzaile guztietan onenak zirela erakutsi zuten. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Symphony bilbotarrak eta Phoenix zumaiarrak, gutxigatik izan arren ezin izan zituzten getariarrak garaitu.

Open mailan berriz, Zarautzeko Moillarrira joan etorria zen aurtengo froga, eta Xanti Orlandoren Donostiako Baobad ontzia izan zen garaile. Maila honetan ere, azkenean oso hurbil gelditu arren, Trapai II eta Geldi-Geldi zumaiarrak osatu zuten podioa.

Aurten ere, baldintza meteorologikoak gogorrak izan dira. Zeru goibel eta euritsu eta itsaso zakarrak parte hartzea baldintzatu arren, argi gelditu da aurten ere beti egongo direla lauzpabost belaontzi maila bakoitzean baldintza gogorretan parte hartzeko prest.

Sailkapenak 

IRC maila:

1. AI-AMA - Getaria.

2. SYMPHONY - Club Marítimo del Abra.

3. PHOENIX - Zumaia Bela Elkartea.

OPEN maila:

1. BAOBAD - Donostia

2. TRAPAIA II - Nautico de Zumaia

3. GELDIGELDI - Nautico de Zumaia