Harrera familiei buruzko dokumentala emango da, gaur, Alondegian

Baleike 2013ko mai. 21a, 09:01

'Gu ere harrera familia gara' izeneko film dokumentala emango da, gaur, 18:30etik, aurrera Oxford aretoan.

Harrerari buruzko film hau Irrien lagunak, Zuondoan eta Beroa elkarteen egindako elkarlana da. Film honen sortzaileen esanetan, "gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat. Aldi berean ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak, familia naturalaren egoeraren ondorioz, horrek dakarren guztiarekin".

'Gu ere harrera familia gara' dokumentala egiteko ideia "harrerako umeen eta beraien familien inguruan sortzen den inkognitari erantzuten saiatzea da. Dokumentalaren egitura Euskal Herriko errealitate eta gune desberdinetako familiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago, eta horiek gauza bat partekatzen dute: guztiak ala guztiak harrera familiak dira. Bideoak gurasoen, anai-arreben... eta harrerako haurraren inguruan bizi diren gainerako pertsonen esperientziak ezagutarazten ditu".