Infantil eta alebin mailetako Gipuzkoako txirrindularitza txapelketak jokatuko dira, gaur, Zumaian

Baleike 2013ko mai. 18a, 07:50

Gaur, Korta industrigunean, infantil eta alebin mailetako Gipuzkoako txirrindulari txapelketak jokatuko dira. 16.00etan hasiko dira.

Hasteko, sailkapen lasterketak jokatuko dira: Gipuzkoa osoko infantil eta alebin mailetako 150 txirrindulari inguru izango dira parte hartzen. Zumaiako txirrindulari elkartekoek badute aukerarik, batez ere alebin nesketan Naia Urbietak, eta mutiletan Oier Unanuek, Antton Tolosak, Unai Sasiainek edo Mattin Etxanizek. Infantiletan, Gaizka Gurrutxaga eta Peio Etxabe dira aukera gehien dutenak.

Nabarmendu aurreko asteburuan Zumaiako Herri Eskolako alebinek bigarren egin zutela taldekako Gipuzkoako txapelketan: 31 ehuneneko tartea izan zen irabazleen eta zumaiarren artean.