Jakintza Berriren argazki lehiaketako sariak banatu dira

Baleike 2013ko mai. 13a, 11:42

Jakintza Berri elkarteak santelmotan antolatutako argazki lehiaketako sariak banatu ziren ostiral arratsaldean. Haurren danborrada aitzakia hartuta 109 argazki aurkeztu ziren lehiaketara eta hauetatik 56 hautatu zituen Alberto J. Gorritibereak, Bego Blancok eta Xirula dendako kide batek osatutako epaimahaiak. Helduen lehen saria Olaya Diazeko jaso zuen 'Confeti!' argazkiagatik. Haurren lehen saria Iñaki Agirrezabalagarentzat izan zen 'Agintaria' argazkiagatik eta bigarren saria Andoni Ruedarentzat 'La banda también sale' argazkiarengatik.