Naia Urbieta etxean nagusi

Baleike 2013ko mai. 10a, 08:59

Txirrindulari kadeteek lasterketa dute bihar Zumaian. Goizeko 10.15ean hasita 57,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Zumaiako zeharbidetik bi itzuli eta ondoren hiru Zakila Bira eginda osatuko dute distantzia hori.

Aurreko larunbatean, Korta industrigunean, Naia Urbieta garaile izan zen. Alebin mailako lasterketan bere aurkariak baino askoz ere gehiago izan zen zumaiarra eta neurria ondo hartu zion astebete barru leku berean jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako zirkuituari. Mutiletan Oier Unanue 4. sailaktu zen, Antton Tolosa 5., Bertol Etxabe 7., Unai Sasiain 8. eta Mattin Etxaniz 10. Top-10ean Zumaiako txirrindulari elkarteko bost ziklista sartu ziren, benetan marka ona. Ovidu, Arrillaga, Zanon, Iribar, Cervelo, Agirre, Larrañaga eta Manterola ere lasterketa amaitzeko gauza izan ziren.

Infantiletan Eider Manzisidor bigarren sailkatu zen eta mutiletan Gaizka Gurrutxaga izan zen onena Zumaiako Txirrindulari Elkartekoen artean: 7. sailkatu zen Aizarnazabalgoa. Julen Mujikak 13. bukatu zuen eta Peio Etxabek 14.

Gaur taldekako Gipuzkoako txapelketa dute alebin eta infantilek Hernanin.

Jubenilek hitzordu bikoitza izan zuten asteburuan eta hala izango dute honetan ere. Gaur zortzi, Lazkaon, proba gogorra izan zuten: 80 kilometro eta bukaeran Olaberria igo eta amaiera Lazkaomendin. Aitor Olaziregik, Olaberria igotzen hasi baino pixka bat lehenago matxura izan zuen; gurpila aldatu behar izan zioten eta denbora asko galdu zuen. Lasterketa bukatzearekin konforme. Gorka Etxabe izan zen Viveros San Antongo onena; 64. sailkatu zen. Haritz Eizagirre eta Aitor Olaziregi, hurrenez hurren, 117. eta 118. sailkatu ziren. 128 txirrindularik bukatu zuten lasterketa, irteeran 167 abiatu baldin baziren ere.

Igandean berriz Seguran beste lasterketa gogor bat jokatu zuten, 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten Lierniako malda hiru aldiz gainditu behar izan zutelarik. Ibon Egaña izan zen onena: 25. sailkatu zen. Aitor Olaziregi 45. Gorka Etxabe 57. eta Haritz Eizagirre 59. izan ziren. 94 txirrindularik parte hartu zuten eta 59k bukatu.

Gaur Arantzazuko igoera dute eta bihar Mutrikun Euskadiko txapelketa. 87 kilometroko ibilbidea eta ibilbide horretan Kalbario bi aldiz igo beharko dute jubenilek.