Txori Txikiko saxofoi ikasleak Elgoibarko topaketan izango dira, larunbatean

Baleike 2013ko mai. 9a, 11:09

Larunbat honetan saxofoi topaketa egingo da Elgoibarren Euskal Herriko Hamaikasax elkartearen eskutik. Topaketa hau egiten den seigarren urtea da aurtengoa eta bertan 100 saxofoilari inguru elkartuko dira, Euskal Herriko musika eskola desberdinetatik inguratuta. Bertan izango dira Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza eskolakoak ere.