Kirol Patronatuaren logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu da

Baleike 2013ko mai. 8a, 10:53

Zumaiako Kirol Patronatuak bere logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31n bukatuko da.

Jarraian dituzue oinarriak.

Landuko den logotipoa Zumaiako Kirol Patronatukoaren aurkezpen irudi gisa erabiliko da, hau da, menbrete gisa, web orrian, informazio orrian, etab.

Edonork parte har dezake, Zumaiar nahiz kanpotarrek.

Logotipoaren diseinua eta erabilpen proiektutxoa aurkeztuko dira (logoa koloretan eta baita tinta bakarrean ere; paperean eta formatu digitalean).

Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:

- Izen-abizenak, N.A.N. eta herria.

- Helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Aukeraketa zuzendari batzordeko ordezkariek egingo dute, adituen laguntzaz.

Aukeratutako lanaren jabetza Zumaiako Kirol Patronatuarena izango da.

Saria Zumartianeko 300 euroko opari txartela izango da.

Lanak Lubaki Kiroldegian aurkeztuko dira, maiatzak 31 baino lehen.

Hitzez azaldu beharreko testua:

Zumaiako Kirol Patronatua.

Aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe geratu ahal izango da.

Saririk lortzen ez dituzten lanak hilabete bateko epean jasotzeko aukera izango dute.