Eraginkortasun eta subiranotasun energetikoaren inguruko hitzaldia, gaur, Alondegian

Baleike 2013ko mai. 7a, 08:18

GoiEner energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak eraginkortasun eta subiranotasun energetikoaren inguruko hitzaldia antolatu du. Saioa gaur izango da, 19:00etan, Alondegian.

Gaurko saioaren antolatzaileek azaltzen dutenez, gaur egun, kontsumo eta produkzio energetikoaz kontzientziatu behar gara. Iturri eta baliabide berriak bilatzea oso garrantzitsua da. Hori dela eta, GoiEner ezagutaraztea nahi dugu, subiranotasun energetikoa berreskuratzeko, energia berriztagarrien kontsumoa eta sorrera ikertzen duen proiektu kooperatiboa.

GoiEner kooperatibaren web gunean aurki dezakezue gai honen inguruko informazio gehiago.