Binakako esku pilota txapelketa herrikoia gaur hasiko da

Baleike 2013ko mai. 3a, 15:08

Bi pilota partidekin hasiko da gaur binakako esku pilota txapelketa herrikoia. Partidak ostiraletan jokatuko dira, 18:30ean, Odieta frontoian. Euria egingo balu, Herri Eskolako frontoian jokatuko dira.

Bost bikotek eman dute izena aurtengo txapelketan: Eneko Urbieta-Unai Beristain, Asier Olasagasti-Aitor Aizpurua, Diego Bracamonte–Txarli Oliveira, Gorka Iribar-Aitor Ruiz eta Mikel Odriozola-Jon Alkorta. Ligaxka fasean 10 partida izango dira, denak denen aurka, egunean bi partida jokatuz maiatzaren 3an hasi eta 31ra arte. Finalaurrekoak lehen lau bikoteek jokatuko dituzte, ekainaren 7a eta 21era bitartean. Finala, berriz, ekainaren 29an jokatuko da, San Pedro egunean.

Gaur, 18:30etik aurrera, bi partida hauek jokatuko dira:

Olasagasti-Aizpurua / Bracamonte-Oliveira.

Beristain-Urbieta / Odriozola-Alkorta