'Fènix 11*23', Èric Bertranen amesgaiztoa, gaur Aita Marin.

Baleike 2013ko api. 24a, 08:42

'Fenix 11*23' pelikula kataluniarra aurkeztuko da gaur, 19:30ean, Aita Mari zinean. 2004. urtean Èric Bertran gazteak bizitako gertaera edo amesgaiztoa jasotzen du Joel Joan eta Sergi Larak zuzendutako lan honek. Filma katalanez emango da, gaztelerazko azpitituluekin, eta Èric Bertran bera izango da Zumaian lana aurkezten. Sarrerak aurrez erosi daitezke turismo bulegoan, 2 euroan.

Èric Bertran-ek 2004ean bizitako gertaera azaltzen da. 14 urteko gazte honi, supermerkatuei katalanez etiketatzea eskatzeagatik mehatxu terrorista delitua egotzi zioten.

Harry Potteren La Orden del Fenix filmean oinarritutako web bat sortu zuen katalan hizkuntzaren defentsan.

Gau batean bere etxean terrorismoaren aurkako Madrilgo brigadako hogeita hamar guardia zibil sartu eta terrorista informatiko izateaz salatu zuten.

Hemen duzue pelikularen trailerra.