Konpondu dute Iñaki Olazabalen eskultura

Baleike 2013ko api. 23a, 19:53

Gaur, bazkalondoan, konpondu dute Iñaki Olazabalen 'Elkarrizketa' eskultura-multzoa. Orain hamar egun, San Telmo jaien amaieran, Gernika parkean dagoen multzoa osatzen duten zazpi eskulturetatik bat bere tokitik aterata agertu zen, belarretan botata. Gaur jarri dute pieza hori bere lekuan.