'Emaztegaiaren semea' antzezlana ikusteko sarrerak zozketatuko ditugu

Baleike 2013ko api. 22a, 09:50

Ostiral honetan, 22:00etan, 'Emaztegaiaren semea' antzezlana aurkeztuko da Aita Mari zinean. Juan Jose Campanella zinegile argentinarraren 'El hijo de la novia' pelikulan oinarritzen da eta egokitzapen honek Asier Hormaza, Kandido Uranga, Iñake Irastorza, Sara Cozar eta Mikel Laskurain ditu aktore lanetan.

Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko galdera bat erantzun beharko duzue:

-Nor zen pelikula argentinarreko aktore protagonista?

Erantzunak elkartea@baleike.com helbidera bidali beharko dituzue. Zozketa asteazken eguerdian egingo dugu. Parte hartu eta zorte on!