Zesta puntako San Telmo Sarien finalak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean

Baleike 2013ko api. 12a, 09:29

Gaur eta bihar jokatuko dira Getariako Sahatsaga Frontoian XXIV. San Telmo Sariko finalak. Zumaiako 40 pelotarik hartu dute parte bost mailatan banatuta; aurreko bi hilabeteetan sailkapen partidak jokatu ondoren, hauek sailkatu dira finalak jokatzeko:Ostirala, apirilak 12, 19:00etan hasita

Lehen partida, infantil mailakoa: Aitor Larrañaga eta Unai Vazquez bikotea, Aitor Segurola eta Iñaki Mugika bikotearen aurka.

Bigarren partida, nagusien mailakoa: Telmo Manterola eta Unai Korta aurrez aurre.

Larunbata, apirilak 13, goizeko 10:30ean hasita

Lehen partida, benjamin mailakoa: Ander Ureta eta Gonzalo Agirre aurrez aurre.

Bigarren partida, Alebin mailakoa: Cristian Saez eta Aitor Agirre, Mikel Manzisidor eta Unax Yeregiren aurka.

Hirugarren partida, kadete mailakoa: Cosme Agirre eta Gorka Segurola bikotea, Ander Manterola eta Ekaitz Osa bikotearen aurka.