Sexologia zerbitzua, hilaren 19an

Baleike 2013ko api. 10a, 09:45

Urte hasieratik, Zumaiako Udalak eskaintzen duen sexologia zerbitzuaren baitan, herritarrentzako kontsulta ordua ostiral honetan zen izateakoa (hilaren 12an), baina datorren ostiralera, hilaren 19ra, atzeratu da.

Egun horretan, 18:30etatik aurrera Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko 2. solairuan izango da kontsultarako aukera. Horretaz aparte, Berdintasun sailak, gogorarazi nahi du sexologia zerbitzuak kezka edo zalantzak e-posta edo telofono bidez partekatzeko aukera ere badagoela. Horretarako sexologia@zumaiakoudala.net helbidera idatzi edo 609606777 telefonora deitu daiteke.