'Eus-Caí gaua' antolatu du Beheko plaza jatetxeak

Baleike 2013ko mar. 21a, 10:08

Gastronomia eta zuzeneko kultur ikuskizuna uztartzen dituen proposamena egin du Beheko plaza jatetxean ostiral gauerako. Eus-Caí gauean, Euskal Herriko eta Kadizko produktuen arteko fusioa dastatu ahal izango da afarian, eta ondoren Berriketan Txalaparta taldea eta Kolaboratzaileen zuzeneko kontzertua izango da.Afaria, 21:15etik aurrera izango da (15 euro), eta kontzertua 23:00etan hasiko da. Mahaia aurrez gordetzea gomendatzen da.