Udako oporraldian haur sahararrak hartzeko deia egin du Darahlik

Baleike 2013ko mar. 19a, 10:18

Tindoufeko errefuxiatu kanpalekuetan, Algeriako basamorduaren erdian, 50 gradutik gorako tenperatura jasan behar izaten dute egunero udan. Oporrak bakean programari esker, infernu hartatik irten eta Euskal Herrian egonaldia egiteko aukera eskaintzen zaie 7 eta 12 urte arteko haur sahararrei. Baina horretarako etxean hartuko dituzten familiak behar dira.Egonaldi hauek oso mesedegarriak dira haurren osasunerako, kanpalekuetan apenas baitute barazkiak, arraina edo haragia jateko aukerarik. Gainera, Osakidetzak mediku azterketa egiten die, eta arazoren bat aurkituz gero sendabidea jartzen zaie.

Baina familia eta haurraren artean sortzen den harreman estua da ekimenaren emaitzarik ederrena.

Norbaitek interesa badu Darahli Elkartearekin harremanetan jarri besterik ez du, edo deitu 659758248 telefono zenbakira.