Azken postuari ihes egitea da Bigara Pulporen helburua

Baleike 2013ko mar. 15a, 10:25

Lehen Mailako denboraldia azken txanpara ari da iristen, eta dagoeneko sailkapeneko azken postuari ihes egitea da Bigara Pulpori gelditzen zaion helburua. Bigara Pulpok sei puntu ditu gaur egun eta atzetik Romo baino ez du, bost punturekin. Larunbatean Lubakin jokatuko du, Egiaren aurka (16:30ean).Etxean gelditzen zaizkien hiru partidetatik ahalik eta gehien irabaztea da Pulpok bere buruari jarritako helburua. Jardunaldi honetan Egia hartuko du, eta ondoren Salamanca eta Trapagaran etorriko dira.

Askoz hobeak dira kadeteen albisteak. Denboraldiko partida guztiak irabazi dituzte eta horri esker Zumaian jokatuko da Lauko Finala, apirilaren 12tik 14ra. Euskadiko txapelduna erabakiko da eta, bide batez, Espainiako Txapelketarako postuak. Larunbatean, seniorren ondoren, bigarren faseko azken partida jokatuko dute, Bidasoaren aurka; jubenilena izango da arratsaldeko azken partida.