'Uharte ezezaguna', haurrentzako antzerkia igandean

Baleike 2013ko ots. 28a, 09:38

Jose Saramago idazlearen Uharte ezezaguna lanean oinarritutako antzezlana aurkeztuko du igande eguerdian (Aita Marin, 12:00etan) Markeliñe antzerkia taldeak. Sarrerak Turismo bulegoan eros daitezke aldez aurretik, hiru euroan. Sinopsia

Esnatzean, Erreginarengana jo zuen neskatoak, eta itsasontzi bat eskatu zion, "Uharte Ezezaguneraino" nabigatzeko. Mutikoa, Erreginaren basailua, harritu egin zuen neskatoaren ausardiak, eta, Erreginak ezetzik esan ezin zuela ikusirik, abenturan berarekin bat egitea erabaki zuen mutikoak.

Markeliñek abentura bat proposatzen du keinu eta irudi bidezko antzerkiaren barruan, zerumugarantz luzatzen den begirada aldarrikatuz. Izan ere, gure uharte ezezaguna bilatzea gure patuarekiko ditugun potentzialtasunak eta erantzukizunak garatzeko eskubidea defendatzea da.