Musika Eskolako piano ikasleak Andoaingo jaialdian

Baleike 2013ko ots. 28a, 09:13

Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak Andoaingo piano jaialdian hartu dute parte. Hainbat domina irabazi dituzte:Bakarlari A mailan: Urre bat eta 4 zilar.

Bakarlari B mailan: 2 urre, 4 zilar eta 2 brontze.

Lau eskutara B mailan: 2 urre eta zilar bat.

Lau eskutara C mailan: Zilar bat.

Gainera, pianoa lau eskutara B mailan aipamen berezia egin zieten Elene Garitano Olaizola eta Isabel Unamuno Atxa ikasleei eta jaialdiaren klausuran berriz ere jotzeko aukera izan zuten.