Xanti Zabaleta: "Traineru berria martxo erdialderako izango dugu klubean"

Baleike 2013ko ots. 26a, 15:46

Telmo Deuneko entrenatzaile Xanti Zabaleta elkarrizketatu du Hamaika Telebistak. Aurtengo helburuak "maila eustea eta gozatzea" dira, baina horretarako "gogor" egin beharko da lan bere iritziz. Traineru berria martxo erdialderako klubean izango dela aurreratu du eta eskerrak eman nahi izan dizkie zumaiarrei ematen ari diren diru laguntzagatik eta babesagatik.

Koadrilan sei baja izan dituzte eta jubeniletatik igotako hiru arraunlarirekin eta iaz taldetik kanpo gelditutako beste hirurekin ordezkatu dituzte. "Baja kualitatibo garrantzitsuak dira eta orain lana gogor egin beharko dugu".