Itxas Gain Gipuzkoako txapeldun

Baleike 2013ko ots. 25a, 15:56

Itxas Gain izan da Gipuzkoako klubik onena joan den larunbatean Urolan jokatutako neguko txapelketan, Irungo Santiagotarrak eta Donostia Kayaken aurretik.Emaitzen artetik, aipatzekoak dira kadete mailan Imanol Barruetabeñak lortutako garaipena eta Irati Osaren bigarren postua. Ander Tolosa ere podiumean izan zen, sub23 mailan hirugarren izan zelarik. Xabier Osa beteranoa laugarren senior onena izan zen. Nabarmentzekoa da Itxas Gainek kadete mailan erakutsitako indarra. Gizonezkoen proban, lehen hamarretatik bost zumaiarrak izan dira: Barruetabeña (1.), Unai Gereka (4.), Kepa Txapartegi (7.), Unai Azkune (9.) eta Martin Egaña (10.); eta emakumezkoetan, Irati Osaren bigarren postuaz gain, Itziar Elso seigarren izan da eta Jule Olaizola bederatzigarren. Sailkapen nagusia horrela gelditu da:

1. Itxas Gain (989p.)

2. Santiagotarrak (882p.)

3. Donostia Kayak (809p.)