Urte berri txinatarraren festa egingo da igandean

Baleike 2013ko ots. 14a, 10:04

Igandean, otsailaren 17an, urte berri txinatarra ospatuko da Zumaian. 17:30ean, Mundu bira. Txina ipuina kontatuko du Apika taldeak Alondegian; 18:30ean, Alondegiatik hasita, lehoi txinatarraren kalejira-ikuskizuna egingo da; eta, ordu berean, Kofradiako plazan, elikagai txinatarrak dastatzeko aukera izango da.