Ostiralean hasiko dira haurrak santelmoetako danborrada entseatzen

Baleike 2013ko ots. 13a, 18:55

Jakintza Berri elkarteak jakinarazi du ostiralean, hilaren 15ean, izango dutela santelmoetako danborradarako lehen saioa, komentuan (18:30etan). Parte hartu nahi dute haurrek ikastetxean eman dezakete izena, edo bestela ostiralean bertan entsegua hasi baino lehen. Hemen ordutegiak:-Ostiraletan, 18:30etik 19:30era.

-Larunbatetan, 15:30etik 16:30era.