Zumaiako arrandegietan 6.536 erosketa egin dira Ontziratu zaitez! kanpainako tuperrekin

Baleike 2013ko ots. 13a, 16:25

Azaroaren 12tik urtarrilaren 31ra egindako neurketan, zumaiarrek 6.536 aldiz erabili dituzte Ontziratu zaitez! kanpainan banatu ziren 2.000 tuperrak. Udal Elkarteak datuak ontzat eman baditu ere, Zarautzekin edo Oriorekin alderatuta, zumaiarrok gutxiago erabili ditugu tuperrak.

Kutxa Ekoguneak egindako azterketak dio tuperra erabiltzen den bakoitzeko 7 gr. paper aurrezten dela eta plastikozko poltsaren erabilpena %75 murriztu.

Urola Kostan guztira 7.105 ontzi banatu ziren eta 34.827 aldiz erabili dira aipatutako denbora tartean (erabiltzaileak zozketarako txartela jaso du erabili duen aldiro; horrela neurtu dute).

Zumaiako datuekin alderatzeko emaitza batzuk: Zarautzen 2.910 ontzi banatu ziren eta 17.927 aldiz erabili da (Zumaian halako hiru ia). Orion 1.410 ontzi banatu ziren eta Zumaiako emaitzak lortu dituzte, 6,505 aldiz erabili baita. Beraz, Urola Kostako Udal Elkarteak kanpainiaren balorazio ona egin duen arren, datuek diote proportzioan zumaiarrok gutxiago erabili ditugula ontziok.