Puntanuetako auzokonpostaren azpiegiturari eraso egin diote

Baleike 2013ko ots. 6a, 14:34

Joan den larunbatean amaitu zituzten Puntanuetako auzolagunek auzokopontosta egiteko azpiegitura prestatzeko lanak. Astelehenean ziren hondakin organikoak bertarako botatzen hastekoak, baina igande goizean ezusteko tamalgarriarekin egin zuten topo: norbaitek hesiak bota eta konpostagailua bere lekutik atera zuen. Udalari jakinarazi ondoren, brigadak txikizioak konpondu zituen atzo goizean. Gaur goizean, baina, hesia berriro botata agertu da. Ekintza isolatua izan zitekeela pentsatu zuten hasieran, baina, erasoa errepikatuta, nahikoa garbi dute ekimena gustuko ez duen norbaiten ekintzak izan direla.

Inkesta: Zer iruditzen zaizu auzokonpostaren ekimena?

Auzokonposta Zumaian.