Astelehenean jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak ikusteko sarrerak

Baleike 2013ko ots. 2a, 14:14

Otsailaren 11n etorriko dira Zumaiara Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizun berriarekin. Bi saio eskainiko dituzte (15:00etan eta 17:30ean) Maria eta Jose ikastetxeko aretoan.

Sarrerak astelehenean eta asteartean (otsailak 4 eta 5) jarriko dira salgai, Alondegiako erakusketa gelan, 17:30etik 19:00etara (sarrerak agortu arte). Haurren sarrerak lau euroan salduko dira eta helduenak zazpi euroan. Gehienez sei sarrera erosi ahal izango dira laguneko.

Udalak ohar batzuk egin ditu ikuskizunaren egunerako:

-Umeen aulkiak aretora ezingo dira sartu. Kontuan hartu kanpoan utzi ahal izango direla, baina ez dela inor egongo aulki horiek zaintzen.

-Tarteko alferrikako jarleku hutsik ez utzi.

-Txamarrak edo trasteak uzteko jarlekurik ez erabili.