Etxebizitza batean lapurreta egin dute, iruzurra erabilita

Baleike 2013ko urt. 24a, 10:05

Astearte goizean lapurreta egin zuten Erribera etxebizitza batean, etxeko emakumeari iruzur eginda. Herriz herri dabiltzan bi gizonezko dira eta orain arte pertsona edadetuak izan dira haien biktima.Trajez jantzitako bi gizonezkok –50 bat urtekoa bat eta 25 ingurukoa bestea– etxeko txirrina jo, eta "fomento"-koak direla esanez, etxearen balioa aztertu behar zutela azaldu zioten emakume edadetuari. Batek emakumea entretenitu zuen bitartean besteak lapurreta egiteko aprobetxatu zuen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, astearte arratsaldean iruzur berbera erabili zuten Durangon. Dirudienez, jende edadetuarekin saiatzen dira.