Otsailaren 16an izango da Herri Lasterketa

Baleike 2013ko urt. 23a, 12:12

Irteera eta helmuga Beheko plazan izango dira eta horrek aldaketak eragingo ditu ibilbidean. Nagusientzat bi distantzia izango dira aukeran (5,6km edo 10,2km), eta patinen lasterketa jokatuko da. Nobedaderik ez da falta, beraz.Egutegian pixka bat aurreratuta dator aurten Herri Lasterketa. Otsailaren 16an jokatuko da, eta aurten ere baditu zenbait berrikuntza. Neguan egin ohi duen eguraldi makurrarekin, aterperako aukera ziurtatu nahi izan dute antolatzaileek. Horrela, irteera eta helnmuga Beheko plazan jarriko dira. Horrek aldaketak eragin ditu ibilbidean. Lasterketa nagusiari dagokionez, Beheko plazatik irten eta Erribera kalea zeharkatuko dute, Amaiako plazan ezkerretik sartu, Ondartxo aurretik pasa, Juan Belmonten sartu eta Bidasoa kaletik Arranpla aldera hartuko dute, moilatik berriro Zubitxikirantz etortzeko. Lehen buelta txikia osatuta, bi itzuli handi egingo dituzte (Ayra Durex, Sagarbide, Patxita Etxezarreta, Parola, Itzurun, San Telmo, Erribera), Beheko plazako helmugaraino.

Herri Lasterketa

Noiz: Otsailaren 16an

15:00etan, 8-16 urte artekoen lasterketak.

Aurrebenjaminak: 300 metro (heldu batek hartu beharko du parte haur bakoitzarekin)

Benjaminak: 300 metro.

Alebinak: 1.100 metro.

Infantilak eta kadeteak: 2.200 metro.

16:00etan, lasterketa patinen gainean. Hiru kilometroko lau buelta egin beharko dira (12 kilometro inguru guztira).

17:00etan, lasterketa nagusia, 5,6 kilometro edo 10,2km aukeran.

Izen ematea: www.herrikrossa.com (araudia)