Inda Mendirekin Nafarroara txangoa egiteko aukera

Baleike 2013ko urt. 23a, 11:18

Urteko hirugarren irteera antolatu du Inda Mendi elkarteak datorren iganderako, urtarrilaren 27rako. Nafarroa aldera joango dira: Ezkurra gainetik atera, Irakurri eta Iruñarri tontorretara igo eta Zubietan amaituko da goiz buelta. Izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek sei euro ordaindu behar dute eta haurrek lau.