Munduko arrozak dastatzeko aukera

Baleike 2013ko urt. 18a, 12:15

Mendebaldeko Afrika ezagutaraztea da Nimba elkarte sortu berriaren xedea. Gaur gauean egingo dute aurkezpena Beheko Plaza jatetxean, eta munduko hainbat arroz mota dastatu eta zuzeneko musika eta dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera eskainiko dute.

Nimba aurkezteko modu ezin erakargarriagoa prestatu dute gaur gauerako. Alde batetik, Afrika, Txina, Tailandia, Turkia eta Italiako arrozak dastatzeko aukera eskainiko dute, buffet modura, bost euroren truke. Bestetik, Zaragozako Aruma taldeak eta Senzala Euskadik musika eta dantza ikuskizunak eskainiko dituzte.

Nimbaren asmoen artean dago aurrerantzean ere gastronomia eta kultura uztartuko dituzten proposamenak eskaintzea.