Argazkiak editatzeko ikastaroak antolatu ditu Distirak

Baleike 2013ko urt. 17a, 10:13

Argazkiak modu digitalean editatzeko ikastaroak antolatu ditu Distira Argazki Elkarteak, hasi berrientzat alde batetik, eta gaian sakondu nahi dutenentzat bestetik.

Argazki edizioaren hastapenak: (40 ordu) Hasiera urtarrilak 30, asteazkena. Astelehen eta asteazkenetan. Bazkideek 50€ eta gainontzekoek 75€.

Argazki edizio aurreratua: (40 ordu) Hasiera Urtarrilak 31, osteguna. Astearte eta ostegunetan. Bazkideek 50€ eta gainontzekoek 75€.

Elkarteak Foronda kultur etxean daukan egoitzan izango dira ikastaroak. Ordutegia, 19:00-21:00.

Ikastaroan izena emateko, edo informazioa eskuratzeko: distira-zu@hotmail.com edo kulturetxea@zumaiakoudala.net . Eta bestela kultur etxeko telefonoan: 943-861056 (goizetan 9:00-14:30 bitartean).