Urtarrilaren 24an zortzi gazte epaituko dituzte Erkibe okupatzegatik

Baleike 2013ko urt. 17a, 09:56

2008ko uztailaren 9an dozenaka gaztek Erkibe eraikina okupatu zuten gaztetxea sortzeko helburuarekin. Eraikinaren jabe Zelaia sendiak salaketa jarri zuen, eta handik bi egunera Ertzaintza etxean sartu eta dozena bat lagun identifikatu zituen. Haietako zortzik epaiketarako deia jaso dute, urtarrilaren 24rako. 80.000 euroko kalteordaina eskatzen diete, "eraikinari eragindako kalteengatik". ZUGAk mobilizazioak iragarri ditu, "Zumaiako gazteriaren aurkako eraso honi herri bezala erantzun bat eman nahi diogulako, 12 gazte identifikatu arren, 20 izan zitezkeelako, 30, 100". Bihar, ostirala, konzentrazio ibiltaria egingo dute, 20:00etan Kofradiatik abiatuta; urtarrilaren 24an, epaiketaren egunean, Institutuan biltzera deitu dute (11:00etan).

ZUGAren bideoa eta oharra