'El gran caminante' liburuaren mila aletik gora saldu dira jadanik

Baleike 2013ko urt. 9a, 11:13

Antxon Gonzalezek El gran caminante liburuak "erantzun bikaina" izaten ari da irakurleen partetik, Teresa Azkue alargunak jakinarazi digunez. Hasierako 600 aleko tirada aurkezpen ekitaldian agortu eta gero, beste 600 ale argitaratu dituzte eta jadanik ehun inguru baino ez dira gelditzen salgai Zumaian, Itzurun tabernan eta Turismo bulegoan eros daiteke; internet bidez ere egin daiteke eskaera: www.elgrancaminante.com

"Internetetik eskaera asko ari zaizkigu iristen; adibidez, Bartzelonako Donejakue bidearen elkartetik 30 ale eskatu zizkiguten eta aste honetan beste 12. Erromesen foroan asko ari dira aipatzen eta gomendatzen Antxonen liburua". Hasierako 600 aleko tiradaren ondoren, 200 aleko edizioak ari dira argitaratzen eta jadanik laugarrenetik doaz. "Irakurtzen duenak gomendatu egiten du, eta badirudi ahoz aho ari dela zabaltzen liburuaren berri; ez ditugu tirada handiak egin nahi, baina saiatuko gara eskaerari erantzuten".