Entzungai dago Sofa taldearen disko berriko aurrerapen kanta

Elena Marguello 2022ko mar. 7a, 15:00

AlegrergelA izena du Krispetak diskoaren aurrerapen abestiak. Zortzi abestiz osatuta dago apirilaren 8an estreinatuko duten iraupen luzeko diskoa.

Sofa taldeak apirilaren 8an estreinatuko du Krispetak iraupen luzeko disko berria, eta entzungai dago jada AlegrergelA aurrerapen abestia plataforma digitaletan. Zortzi abestiz osatu dute diskoa: Zertaiko Parakaidistak, AlegrergelA, Kokodrilua ta bihurgunia kotxia lapurtu ta perretxiko bila doaz, Zelatun, Boli kosta, Aizkolari Ilustrando, Kokolo eta Iñurritzako moby dick.

Zarautzen sortu zen gaur egun Eloyk, Kepak eta Jonbek osatzen duten Sofa taldea. Hasiera batean hirukote instrumentala bazen ere, oraingo disko honetan ahotsa ere erabili duten beraien abestiak osatzeko. 2015ean eta 2017an plazaratu zituzten lehenengo bi diskoak, eta hainbat kontzertu eskaini dituzte lan hauekin Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian.

Krispetak lana Bonberenea Ekintzak eta BCore zigiluen arteko koedizioa da.