Zinegoak jaialdiko sei film labur emango dira ostegunean Aita Marin

Baleike 2017ko mar. 21a, 11:46

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko pelikulak emango dira Zumaiako Aita Mari zinean datozen bi ostegunetan. Aste honetan, hilaren 23an, sei film labur emango dira eta datorren ostegunean, hilaren 30ean, film luze bat. 22:00etan hasiko da saioa.

Hauek dira ostegun honetan emango diren film laburrak.

GABBER LOVER 

ZUZ: Anne Cazenave-Cambet Frantzia / 2016 / 13’. JBA euskaraz.

2000ren hasieran, Nérac. Laurie eta Mila (13) dantzan ari dira basoko lakutik gertu. Mila Laurirekin maiteminduta dago, eta esan nahi dio.

¡NO ES NADA!

ZUZ: José A. Cortés Amunarriz. Euskadi / 2015 / 12’. JB gaztelaniaz.

Ama bat konturatuko da bere semeari, gay izateagatik, institutuan eraso egiten diotela eta semearekin egoerari aurre egiteko moduaz hitz egitea erabakiko du. Ustekabean, patuak aurreikusita ez zegoen egoera bat ekarriko du.

#NOT GUILTY

ZUZ: Maxim Kuphal-Potapenko. Alemania / 2016 / 4’ documental JBA euskaraz.

Gay eta errudun? 1961an, Heinz bi urteko baldintzapeko askatasunera eta adin-txikiko zentro batean 3 asteko zigorra betetzera kondenatua izan zen beste gizon baten belauna laztantzeagatik; epaia indarrean dago oraindik ere gaur egun. Gay da, baina ez da erruduna (#notguilty). 50000etik gora gizon kondenatu ziren homosexualak izateagatik, Alemaniako zigor kodearen 175. artikuluaren arabera. Bada garaia karguetatik libre geratzeko.

ANA SE INTOARCE

ZUZ: Ruxandra Ghitescu. Errumania / 2016 / 18’ JBA euskaraz.

Laura zoriontsu da bere mutil-lagunarekin, eta Ana bere lagunaren bisita itxaroten dago, Errumaniatik, (bere jaioterritik) etorriko da Ines bere neska-lagunarekin. Gau batean, azaleratzen hasiko dira hasiera batean lurperatuta zeuden sentimenduak, eta behin eta berriz azalduko da galdera hau: nor da hemen homofoboa?

GRÁVIDO

ZUZ: Alejandro Durán. Espainia / 2017 /12’. JB Gaztelaniaz.

Lan honek Tomasen istorioa kontatzen du; jaioterrira bueltatu da eta aurre egin beharko die iraganeko mamuei eta tolerantzia ezari, betidanik, eta betirako, alde egin nahi izan duen tokikoak.

OH-BE-JOYFUL

ZUZ: Susan Jacobson. Erresuma Batua / 2015 / 13’ JBA gaztelaniaz.

Rita azken hatsa botatzeko zorian da, baina beste mundura joan aurretik gauza bat egin nahi du: biloba armairutik ateratzera bultzatu.