Altsasuko gertakarien inguruko mozioa onartu du plenoak

Baleike 2016ko aza. 25a, 14:15

Azaroko ohiko plenoko gai-ordenean agertzen ez bazen ere, azken unean EH Bilduren udal taldeak Altsasuko gertaeran inguruko mozioa aurkeztu zuen. EAJ-PNVren eta EH Bilduren aldeko botoak jaso zituen; PSE-EEko zinegotzia, berriz, abstenitu egin zen. 

Aurkeztutako mozioak honela dio:

Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasuko Udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri, Zumaiako Udalak honako akordio proposamena adostea erabaki du: 

  1. 1.- Altsasuko Udalak 2016ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraiki,  “Altsasu” lelopean, azaroaren 26rako 13:00etan Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin bat egitea.
  2. 2.- Akordio honen berri Altsasuko Udalari jakinaraztea.