Urteko lehen mendi irteera

Baleike 2013ko urt. 8a, 15:06

Datorren igandean, urtarrilak 13, aurtengo lehenengo irteera egingo du Inda Mendi elkarteak. Gipuzkoan bertan, Altzo-Otsabio-Ilarrazu ibilbidea egingo dute. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Txomin Agirre kaiatik. Izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek sei euro ordaindu behar dute eta haurrek lau.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide