Inauterietako kartel lehiaketaren oinarriak

Baleike 2013ko urt. 8a, 15:03

Inauterietako kartel lehiaketa deitu du Udalak. Lanak urtarrilaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira Alondegian. Hemen dauzkazue oinarriak:- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2013".

- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.

- Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm).

- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.

- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 21 baino lehen.

- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren 29tik otsailaren 13ra.

- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:

- Kartel irabazlea: 380 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.

- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.

- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide