600.000 euro gutxiago 2013ko aurrekontuan

Baleike 2012ko abe. 27a, 12:02

2013ko udal aurrekontuak onartu ditu udal plenoak, Bildu eta Aralarren aldeko botoekin –EAJk abstentzioa eta PSEk aurka–. Zumaiako Udalak 318.000 euroko zorra duela iragarri du Udal Gobernuak, aurrekontuaren %2,4, Gipuzkoako bataz bestearen azpitik (%6,6); baina Zumaia Lantzenek likidezia arazo larriak ditu eta, orohar, aurrekontuan doikuntzak egin beste aukerarik ez da gelditzen krisi ekonomikoaren testuinguruan. Horrela, 2013an 12.221.560 euroko aurrekontua izango du Udalak –15.977.028 eurokoa, Zumaia Lantzen, Egoitza, Musika Patronatua eta Kirol Patronatua gehituz gero–, 2012an baino %4,75 gutxiago. Dokumentu honetan dauzkazue 2013ko aurrekontuen lerro nagusiak:

EAJ: "Ez gaude ados aurrekontuekin; abstentzioa adostasunerako keinua izan da"

Zumaiako Udalaren 2013ko aurrekontua

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide