ERRAUSTEGIAREN AURKA AURRERA JARRAITUKO DUGU!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Zutik 2017ko mai. 17a, 16:11

Egunotan obrak 2. aldiz hastera doaz. 2011ko udaberrian hasi zituzten oraingo agintariek eta gero Bildukoek gelditu.

-. Orduan, 2011an, milaka gipuzkoarrek esaten genuen eta gaur diogu: “Errausketarik Ez”, txarra delako osasunarentzako, ingurumenarentzako, ekonomiarentzako eta enpleguarentzako.

-. Gipuzkoako agintariek ez dute entzun nahi, ez orduan eta ez orain.

-. Baina, gainera, tartean Gipuzkoa osoan zabaldu da hondakinentzako kudeaketa sistema hobea, merkeagoa, enplegu gehiago sortzen duena, garbiagoa. Ikusi zenbat zabor-errefus sortzen duen Usurbildar batek eta zenbat sortzen duen Donostiako herritar batek. Zein eskubide daukagu gaizki egiteko ondo egin daitekeena? Zein eskubide daukagu gure zabarkeriagatik auzoa kutsatu eta hondatzeko? Injustizia hau ezin da onartu.

-. Agintariak tematu dira zerbitzu publikoen kontrata pribatu handiei milioi askoko oparia egiten. 2011n milioi askoko zorra egin zioten Gipuzkoari Swap madarikatu haiekin, 2017an 35 urterako hipotekatu gaituzte 1.000 milioitik gorako alferrikako gastuetan.

-. PNV eta PSOEko agintariek jendea engainatzeaz gain, errausketaren egiak ezkutatzeaz gain, herritarrok nazkatuta etsitzea nahi dute.

- . Guk, Errausketaren Aurkako Mugimenduan biltzen garen elkarte, talde eta boluntariook, herritarrei eskatzen diegu: Ez etsi! Ez onartu erraustegi kriminal hau!

M25 auto karabana, Errekaldeko Decathlonetik abiatuta 18:00etan.
M27 Erraustegiaren Aurkako Eguna Zubietan.
Denon artean erokeria hau gelditu behar dugulako, zatoz gurekin!!